Anaitasuna Mendi Bazkunako kideen eski irteera, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2017ko ots. 23a, 20:14
Anaitasuna Mendi Bazkuna.

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolaturiko beste irteera bat egin zuten mendiko eski taldeak otsailaren 18-19ko asteburuan. Bi egunetako eski irteerak bideoan grabatu zituzten. Hemen bideoak:

Larunbatean Gabarditoko aterpetxetik abiatu eta Bisaurin mendira igo ziren, handik Lizara aterpetxera jaitsi eta bertan gaua pasatzeko. Hurrengo egunean Lizaratik abiatu eta taldea banatu egin zen ibilbide desberdinak egiteko: batzuk Puntal Alto del Foratónera igo ziren, eta beste batzuk Agüerri eta Secús tontorrak egin zituzten. Ederki aprobetxatu zuten egokitu zitzaien giro paregabea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide