Nor garen erakustera (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mar. 31a, 22:16
Hondarribiako partida pasa ostean, Ohorezko Mailako taldea bihar Arrasateko Mojategi zelaian duen partida prestatzen aritu da aste guztian. Neurketa zaila izango dute gureek, baina era berean garrantzitsua, maila handikoa eta jokalariek jokatzea nahi izaten duten horietakoa.

 

Taldea egoera makurragoetatik altxatu da, eta oraingo honetan ere ez dira atzean geldituko. Arrasateko partidak duen garrantziaren jakitun dira gorrixek, eta aste honetan ere hiru lan saio on burutu dituzte Mondragonen aurkako partida prestatzen. Aurrean etxean partida bakarra galdu duen Mondragon izango du Igor Quindosen taldeak. Real Unionen aurka soilik galdu dute arrasatearrek Mojategiko zelaian, baina Anaitasuna hori eta gehiago lortzeko gai da. Sailkapen nagusian gure mutilek baino 11 puntu gutxiago ditu Mondragon taldeak, eta bihar irabazteak aurkari bat paretik kentzea suposatuko luke. Hor dago gureen biharko erronka, nor garen erakutsi nahi dute.

Ikusi deialdia loturan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide