Oroimenen zelaira (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mar. 24a, 22:06

Ohorezko Mailako taldeak Hondarribiara egingo du bidaia, iazko denboraldian gorrixek igoera lortzerik izan ez zuten zelaira. Ondartzako zelaiaren oroimenak gazi-gozoak izan arren, Anaitasunak aurten bestelako paper bat du, eta astez asteko lanean duten helburuarekin joango dira mutilak. Beste hiru puntu batzeko erronka du taldeak.

 

Aurrean beheko zulo beltzetik irten nahian ari den Hondarribia izango dute gureek. Azken bi asteetan, Real Unionen eta Ordiziaren aurka irabazita, 15. postura igo dira. Gol gutxi egiten dituzten hondarribiarrek, baina beheko postuetan egoteko jaso ere gutxi egiten ditu Anaitasunaren biharko arerioak, 31 jaso baitituzte.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide