Bidaiatu Aste Santuan Anaitasunarekin

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mar. 7a, 10:39

Aste Santuak gainean ditugu, eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak Anaitasunako babesleek bidaia bikainak eskaini dizkigute. Anaitasunaren eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak babesleen arteko hitzarmenak fruituak ematen jarraitzen du, eta oraingoan Aste Santuetarako plan aproposak eskaini dizkigute. Helduentzat zein gazteentzat bidaiak antolatu dituzte: Lugon (Galizia) eta Benalmadenan (Andaluzia) egun goxo batzuez gozatzeko parada aproposa dugu Anaitasunako kideok.

 

Aipatutako bi bidaia horietarako, gure klubeko bazkide direnek, jokalariek eta familiako kideek deskontu berezia izango dute. Pertsonako 21 euroko bonoa izango dute bi bidaia horietan baliatzeko.

Jarraian bidaien informazio gehiago:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide