Garaipen gosea etxean (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mar. 3a, 22:22
Bost neurketa besterik ez zaizkio gelditzen Ohorezko Mailako taldeari Txerloian: Mutriku, Real Union, Aretxabaleta, Oiartzun eta Beti Gazte. Bihar mutrikuarrekin neurtuko dituzte gureek indarrak arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Etxeko azken hiru neurketetan garaipen bakarra batu ondoren, garaipen gosez dira Igor Quindosen mutilak.

 

Mutrikuk azken bost neurketetan neurketa bakarra irabazi du, orain bi aste Zarautzen. Sailkapeneko seigarren postuan dira mutrikuarrak 38 punturekin, eta bigarren postura hurbiltzea dute helburu. Partida zaila izango dute gure mutilek, Mutriku beti izan baita aurkari gogorra gureentzat. Gure mutilek daramaten bolada, betsalde, ikaragarria da. Azken hamabost neurketetan porrot bakarra jaso du Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak, eta lehen postuan sendotzeraino iritsi dira ondorioz gorrixek.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide