Donostiara puntua ontzera (Larunbata, 16:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko ots. 24a, 21:52
Inauterietan murgilduta garen honetan, Anaitasunako talde gehienek atsedena hartuko dute, baina Ohorezko Mailako taldeak borrokan jarraitu nahi du. Horretarako, bihar 16:00etik aurrera, Donostiako Aiete auzoan kokatuta dagoen Puio zelaian Vasconia taldearekin neurtu beharko ditu indarrak.

 

Hernaniren aurka batutako puntua ontzat jo ondoren, Igor Quindosen taldea hiru puntu batzeko intentziarekin joango da hiriburura. Vasconiak bost jardunaldi daramatza garaipena ikusi gabe, eta jeitsiera postuetako taldeekiko zuen aldea murriztuta ikusten dute gaur.

Ikusi deialdia, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide