Lehen postua jomugan (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko ots. 17a, 21:52
Gipuzkoako Ohorezko Mailan gaur gaurkoz ikusi daitekeen neurketarik erakargarriena ikusteko parada izango da bihar arratsaldean Txerloiako futbol zelaian, Anaitasuna eta Hernani nor baino nor gehiago arituko baitira arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Sailkapeneko lehena, gure mutilak, sailkapeneko bigarrenaren aurka, Hernani. Lau puntuko aldea dago bi taldeen artean 22. jardunaldi honen hasieran. Anaitasunak duen helburua garbia da: posible bada, duen errenta zazpi puntura biderkatu nahi du, eta irabaztea posible ez bada, orain dagoen aldeari heldu nahi dio. Bestetik, Hernanik, lau puntuko aldea puntu bakar batean jarri nahiko du bihar Azkoitian.

Ikusi deialdia, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide