Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia

Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Zaplastekoak ez dezala ametsa eraitsi

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
Hondarribia 4
Anaitasuna CD 1

Aurreko urtean bezala, aurtengoan ere kale egin dute gureek Hondarribian. Ondartzan zaplasteko gogorra jaso zuen Ohorezko Mailako taldeak

Iazko oroitzapenak txarrak izan baldin baziren, zer esan aurtengoi buruz. Anaitasunak astindu handia jaso zuen Hondarribiara egindako bidaian. Lehen zatia amaitzerako hiru eta huts zen aurretik etxeko taldea, eta bigarren zatian aukera gutxi izan zituen Igor Quindosen taldeak neurketan sartzeko. Iñigo Arzalluzek egin zuen Anaitasunaren ohorearen gola.

 

Oroimenen zelaira (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

 Oroimenen zelaira (Larunbata, 16:30)

Ohorezko Mailako taldeak Hondarribiara egingo du bidaia, iazko denboraldian gorrixek igoera lortzerik izan ez zuten zelaira. Ondartzako zelaiaren oroimenak gazi-gozoak izan arren, Anaitasunak aurten bestelako paper bat du, eta astez asteko lanean duten helburuarekin joango dira mutilak. Beste hiru puntu batzeko erronka du taldeak.

Lagundu Mozambikeko baserritarrei

Erabiltzailearen aurpegia

Bidali MUNDUKIDE hitza 28014 zenbakira, eta lagundu Marrupako (Mozambike) baserritarrei gutxieneko soldata lortzen. Anaitasunak lagundu du, orain zuen txanda da. Lagundu irabazten.

Zailtasunei aurre eginez

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola
Anaitasuna CD 2
Real Union 1

Iñigo Arzalluzek egindako bi pasek Iker Pastrianen bi gol ekarri zituen beste hiru puntu garrantzitsu batzeko

Anaitasunak lanak ongi bete zituen, atzo, Txerloian, eta sei puntuko aldearekin lider jarraitzen dute gure mutilek. Azken asteetan ikusitakoaren aldean hobekuntza txiki bat nabaritu zen gure mutilen jokoan. Lehen zatiaren amaieran gauzak okertu baldin baziren ere, bigarren zatian irundarrak 10 jokalarirekin geratu izanak mesede egin zien gureei. Neurketa iraultzeko gai zirela sinetsi, eta aulkitik zelairatutako jokalarien laguntzarekin, markagailuari ...

Anaitasuna 2-1 Real Union, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Anaitasunaren eta Real Unionen arteko neurketako golak, eta Quindos entrenatzailearen eta Ion Izagirre jokalariaren adierazpenak.

Arerio arriskutsua (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia

 Arerio arriskutsua (Larunbata, 17:00)

Ohorezko Mailako taldeak aurkari arriskutsu batekin neurtuko ditu indarrak, bihar, Txerloian 17:00etatik aurrera. Gureek etxean jokatuko duten azken laugarren partida izango da Real Unionen aurkakoa.

Asteburua Sevillan Errealarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

 Asteburua Sevillan Errealarekin

Aste Santuetako errifarekin, Anaitasunak bi laguni Sevillan asteburu bat pasatzeko aukera emango die. Maiatzak 6-7 asteburua Sevillan Real Sociedad taldearekin pasatzeko parada eskainiko du oraingo errifarekin Anaitasunak.

Puntua, ona

Erabiltzailearen aurpegia
Zarautz 1
Anaitasuna CD 1

Anaitasuna lehen zatian lortutako abantaila pikutara bidaltzetik gertu izan zen bigarren zati gaizto batean

Neurketa geldo hasi bazen ere, Zarautzek erritmo handia jarri zion bere jokoari, eta baloia ez zuenean ere presio ona egin zien gureei. Halere, Anaitasuna izan zen huts eta batekoa lortu eta atsedenaldira abantailarekin iritsi zena. Bigarren zatian, ordea, Zarautz goitik behera nagusitu zen eta arriskuak hartu ostean, puntua batzeko gola lortu zuen gutxitan ikusi den jokaldi batean.

Bidaiatu Aste Santuan Anaitasunarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Bidaiatu Aste Santuan Anaitasunarekin

Aste Santuak gainean ditugu, eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak Anaitasunako babesleek bidaia bikainak eskaini dizkigute. Anaitasunaren eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak babesleen arteko hitzarmenak fruituak ematen jarraitzen du, eta oraingoan Aste Santuetarako plan aproposak eskaini dizkigute. Helduentzat zein gazteentzat bidaiak antolatu dituzte: Lugon (Galizia) eta Benalmadenan (Andaluzia) egun goxo batzuez gozatzeko parada aproposa dugu Anaitasunako kideok.

Anaitasuna 1-0 Mutriku, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

84. minutuan Mikel Pastrianek kornerrean egindako erremateak garrantzia berezia hartu duten hiru puntu batzeko balio izan zien gorrixei. Jarraitu kronika irakurtzen.

Borrokaren garaipena

Erabiltzailearen aurpegia
Anaitasuna CD 1
Mutriku 0

84. minutuan Mikel Pastrianek kornerrean egindako erremateak garrantzia berezia hartu duten hiru puntu batzeko balio izan zien gorrixei

Partida gogorra eta ikusteko polita izan ez arren, gure mutilek zaleei beste garaipen bat eskaini zien Mutrikuren aurka. Lan asko egin behar izan zuten gureek, eta jokorik onena erakutsi ez arren, berriz ere irabaztea lortu zuten. Lehen zatian gureak aurkariak baino hobeto aritu ziren, eta aukera batzuk egin zituzten mutrikuarren arean. Bigarren zatira, bestalde, bisitariak hobeto sartu ...

Garaipen gosea etxean (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia

 Garaipen gosea etxean (Larunbata, 17:00)

Bost neurketa besterik ez zaizkio gelditzen Ohorezko Mailako taldeari Txerloian: Mutriku, Real Union, Aretxabaleta, Oiartzun eta Beti Gazte. Bihar mutrikuarrekin neurtuko dituzte gureek indarrak arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Etxeko azken hiru neurketetan garaipen bakarra batu ondoren, garaipen gosez dira Igor Quindosen mutilak.

Asteburuko partiden ordutegiak

Asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Martxoak 4-5 asteburuko neurketen ordutegiak

Vasconia 1-2 Anaitasuna, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Vasconia 1-2 Anaitasuna, bideoan

Urrats garrantzitsua Puion

Erabiltzailearen aurpegia
Vasconia 1
Anaitasuna CD 2

Gorrixei bigarren zatian sufritzea egokitu zitzaien, baina momenturik ahulenean gola lortu ondoren atzekoekiko distantzia handitzeko garaipena lortu zuten

Aukera gutxiko neurketa izan zen Puio zelaikoa, eta gorrixek izan zituzten aukera apurrak bikain aprobetxatzen jakin zuten. Iñigo Arzalluzek egin zuen huts eta batekoa, baina atsedenaldiaren ostean taldeak behera egin zuen eta etxekoek gola egitea lortu zuten. Anaitasunak orduan gora egin zuen, eta korner jokaldi batean etxekoek euren atean egindako golari esker, hiru puntu batzu zituzten gure ...

Donostiara puntua ontzera (Larunbata, 16:00)

Erabiltzailearen aurpegia

 Donostiara puntua ontzera (Larunbata, 16:00)

Inauterietan murgilduta garen honetan, Anaitasunako talde gehienek atsedena hartuko dute, baina Ohorezko Mailako taldeak borrokan jarraitu nahi du. Horretarako, bihar 16:00etik aurrera, Donostiako Aiete auzoan kokatuta dagoen Puio zelaian Vasconia taldearekin neurtu beharko ditu indarrak.

Jarraipena eman beharreko puntua

Erabiltzailearen aurpegia
Anaitasuna CD 0
Hernani 0

Oreka handiko neurketa jokatu zuten lehen postuagatik borrokan ari diren Anaitasunak eta Hernanik. Lehen zatian bisitariak nagusitu ziren, baina bigarren zatia Anaitasunarena izan zen

Elkarri errespetu handia diotela garbi ikusi zen atzo Txerloian. Talde bakoitzari zati bat kontrolatzea egokitu zitzaion, eta gorrixena bigarrena izan zen. Lehen zatian hernaniarrek asmatu egin zuten gureei presioa egiten, baina aukerarik onena Anaitasunarena izan zen. Bigarren zatian, berriz, Quindosen mutilek asmatu egin zuten baloiaren irteeran, baina aukerarik onena Hernanik sortutakoa ...

Anaitasuna 0-0 Hernani, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Oreka handiko neurketa jokatu zuen Anaitasunak pasa den zapatuan etxean. Lehen zatian bisitariak nagusitu ziren, baina bigarren zatian etxekoek hobeto jokatu zuten.

Lehen postua jomugan (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia

 Lehen postua jomugan (Larunbata, 17:00)

Gipuzkoako Ohorezko Mailan gaur gaurkoz ikusi daitekeen neurketarik erakargarriena ikusteko parada izango da bihar arratsaldean Txerloiako futbol zelaian, Anaitasuna eta Hernani nor baino nor gehiago arituko baitira arratsaldeko 17:00etatik aurrera.