Jon Albizuri "Pipo": "Igerian eta bizikletan hobetu egin nuen nire marka, baina korrikan zertxobait okerrago aritu nintzen"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Beneitez 2016ko ira. 30a, 11:29
Argazkian, Albizuri Lunden (Suedia) Hawaiko probarako sailkatu zenean hango lepokoa jasotzen.

Suedian bizi den Jon Albizuri "Pipo" 35 urteko azkoitiarrak IronMan distantziako munduko txapelketan hartuko du parte, bigarren urtez jarraian, hurrengo zapatuan, urriaren 8an. Dagoeneko Hawaiko Kona herrian dago Albizuri.

 

Azkoitiarraz gain, beste zazpi euskaldun ere sailkatu dira proba horretan parte hartu ahal izateko. Horien artean daude, Gurutze Frades eta Eneko Llanos triatloilari famatuak. 

Suediako Lund herrian jokatu zuten IronManean sailkatu zen Albizuri Hawain parte hartzeko. Bederatzigarren postuan amaitu zuen eta 8 ordu 57' eta 25'' behar izan zituen helmugara iristeko. Gainera, joan den urtean baino 20 minutu azkarrago egin du Albizurik aurtengo IronMana: "Igerian eta bizikletan hobetu egin nuen nire marka, baina korrikan zertxobait okerrago aritu nintzen. Agian bizikletan gehiegi borrokatu nuelako izango zen".

2015ean 9 ordu eta 54' behar izan zituen proba bukatzeko, eta aurtengo helburua 9 ordu eta 30'-ko denbora egitea da. Albizuri irailaren 28tik dago Hawain, bertako girora egokitzeko eta, bide batez, opor atsegin batzuk igarotzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide