maxixatzen.eus

Enpresa Guneako hamar enpresetako ordezkariak bildu dira

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia

Urola Erdiko 10 enpresa ordezkarik osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den martxoak 10ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian.

 

Enpresa Gunearen helburua enpresa ordezkari desberdinen arteko elkarlan espazio bat izatea da, Iraurgi Berritzenek enpresa arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabaki eta kudeatzeko enpresa garapena sustatzeko. Honen bitartez, enpresa ikuspegia, elkarlana eta lankidetza publiko pribatua indartzea nahi dira enpresen behar eta interesen araberako proiektuak garatzeko eskualdean, udalekin elkarlanean.

Azken bileran, Iraurgi Berritzenetik 2017an eskualdeko enpresei eskaintzen ari diren laguntza proiektuen jarraipena egin zen eta aurrera begira lehenetsi beharreko gaiak erabaki ziren:

  1. Enpresentzat formakuntza praktikoa: Eskualdeko enpresen artean praktika onak konpartitzea eta enpresen prozesu produktiboen hobekuntzarako formakuntza praktikoa (Euskalit-en eskutik)
  2. Enplegua eskualdean aktibatzeko ekintzak bultzatzea: Enpresek eskatzen eta eskatuko dituzten perfil profesionalen informazioa bilduko duen galdetegia egingo da enpresetan hurrengo hilabeteetan. Hemendik abitatuta langabetuen egoera hobetzeko ekintzak antolatuko dira.
  3. Enpresa Traktore eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzeko egitasmoak.
  4. Teknologi berrien sustapena eskualdeko enpresetan: 3DPrinting esperientzi pilotoak sustatuko dira bertako enpresetan.
  5. Enpresen Gestio eta Antolakuntza Ereduen hobekuntzarako laguntza proiektuak finantzatuen eskaintza.
  6. Eskualdeko gazteengan zientzia eta teknologia sustatzeko ekimen estrategikoa. Bizilabe proiektua abian.

Enpresa parte-hartzaileak: Domusa, Odrinox, Sidenor, Ormola, Glual, Lan Mobel, Xubi, Kimu bat, Berritek eta Munibe Group.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa