Euren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko mar. 1a, 17:26

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizio abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

 

Martxoan hasiko den ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; martxoaren 13tik 30era izango da, 9:30etik 13:30era. Astelehenetik ostegunera izango da, Intsausti Jauregian. Formakuntza langabetuei bideratuta egongo da batik bat.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta. Ekimena Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Ikastaroan izena emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenen 943 85 11 00 zenbakira deituta (Ione Eizagirre) edota ieizagirre@iraurgiberritzen.eus e-mailera mezua bidalita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide