LANZITUZ proiektua abiarazi dute ekintzailetasuna sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko ira. 13a, 09:04

LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ programak, langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.

 

LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da. Egitasmoan ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Programari esker, Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu honekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen empresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da. Enpresa eredu honen inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako, Azkoitiko eta Azpeitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu martxan eskualdean horien artean; auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta empresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa honen baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan zehar jarraipen eta zuzendaritza.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide