Global Training Bekak 2016

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko mai. 31a, 11:36
Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere 60 Beka Global Training eskainiko dituela (laugarren urtea da jada) jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.

Bekei eta proiektuei buruzko inormazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/

Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:

  • CVa ingelesez
  • Motibazio gutuna.
  • Argazkia karnet tamainan.
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde).
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde).
  • Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da).
  • Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943 85 11 00 telefonoan edo alaranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide