Urrea balio dezakeen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2017ko mar. 20a, 10:18

Añares ISBk 74-66 irabazi dio ABDA taldeari. LF2ko maila mantentzeko helburuan, arerio zuzena den ABDA taldearen bisita izan zuen larunbatean Añares ISBk. Lehiaren garrantziaz jabeturik, Xabi Chicoren neskak hasieratik gogor eta bizi aritu ziren, eta 10-0 partziala lortu dute. Lehen laurden amaieran, 17-10 izan da emaitza.

 

Bigarren laurdenean, ABDA partidan sartu ziren poliki-poliki, eta azpeitiarrek zuten aldea erabat murriztu zuten, atsedenaldira 36-35 iritsiz. Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen eta partida azken laurdenean erabakiko zen. Jokoan zegoena garrantzitsua izanik, Añares ISBk zuen guztia eman zuen, erasoan joko ona erakutsiz eta defentsan gogor arituz. Azkenean, Añares ISB 74-ABDA 66.

Aipagarria talde guztiaren lana garaipena lortzeko. Hala ere, ikusgarri egon zen Wells 27 puntu batuz eta 38ko balorazioa lortuz. Lizarazu, Cisse eta Jhonson hirukoteak ere saskiratze asko eskuratu zituen.

Larunbateko garaipenak urrea balio dezake, arerio zuzena den ABDA bi garaipenetara utzi baitu Añares ISBk sailkapenean. Halere, liga amaitzeko falta diren hiru jardunaldietan garaipen gehiago lortzen saiatu beharko dute azpeitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide