Añares Iraurgik Joventut Les Corts-en aurka etxean jokatuko du zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko aza. 3a, 17:28

Añares Iraurgi Bartzelonako Joventut Les Corts-en aurka jokatuko du zapatuan 18:00etan Azkoitiko kiroldegian LF-2 ligako seigarren jardunaldian.

 

Xabier Chicoren neskek azken hiru partidak jarraian galdu dituzte. Horrenbestez, garaipena ezinbestekoa du taldeak, batez ere, moralki indartzeko. Añares maila onean ari da jokatzen, baina porrotek min egiten dute. Bi taldeek bina garaipen dituzte. Harmailetako beroarekin eta babesarekin hirugarren garaipena gertuago izango lukete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide