Aros Leon liderraren aurka jokatuko du igandean Añares Iraurgik

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko urr. 21a, 13:01
Argazkia: ISB.

Añares ISB taldeak igande honetan, hilak 23, etxean jokatuko du Aros Leon liderraren aurka. LEF 2 ligako laugarren jardunaldia izango da.

 

Añares Galdakaon jasotako porrotari buelta ematen ahaleginduko da liderraren aurka. Xabier Chicok, lan arazoak tarteko, ezin izango du taldea zuzendu, eta bere ordez Luis Agirre "Katxi"-k hartuko du haren lekukoa.

Aros Leon liderra izateaz gain, liga honetan hiru partidak irabazi dituen talde bakarra da. Mailaz igotzeko hautagaietako bat da, baina Azkoitian irabazteko mailarik onenan jokatu beharko dute, lanak zail jartzen ahaleginduko baita etxeko taldea. 

Partida eguerdiko 12:00etan izango da, Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide