Iban Garcia youtuberra elkarrizketatu dute Ttan Ttakun irratian

  Komunikabideak  Azkoitia

Iban Garcia youtuberra elkarrizketatu dute Ttan Ttakun irratian

Donostiako Ttan Ttakun irratiko Ortzimuga saioan Iban Garcia azkoitiar youtuberra elkarrizketatu dute. Youtube plataformaren fenomenoa aztertu zuten atzo, emakumearen egunarekin batera.

Iban Garate: "Beste kolore bat bilatu behar da euskarazko albistegian"

  Komunikabideak

Iban Garate: "Beste kolore bat bilatu behar da euskarazko albistegian"

Lehen denboraldia du ETB1eko iluntzeko Gaur egun aurkezten. ETBko euskarazko eta gaztelaniazko albistegiak ezberdinak egitea proposatu du. "Egingo nuke ahalegina". (Elkarrizketa osorik, Berrian)

700.000 bisitatik gora izan ditu Maxixatzen.eus-ek 2016an

  Komunikabideak  Azkoitia

700.000 bisitatik gora izan ditu Maxixatzen.eus-ek 2016an

Google Analyticseko datuen arabera, Maxixatzen.eus-ek 744.277 bisita izan ditu 2016an; eguneko, batez beste, 2.000 bisita baino gehiago. Iaz, berriz, 376.019 bisita izan zituen. Bestalde, 2016ko albiste irakurriena iazko uztaileko zapatu gau bateko liskarra izan da, 6.568 bisitarekin. Hauek dira 2016an Maxixatzeneko erabiltzaileek gehien irakurri dituzten 25 albisteak:

Euskal hedabideen sareko kontsumoak hazten jarraitzen du

  Komunikabideak  Azkoitia

Euskal hedabideen sareko kontsumoak hazten jarraitzen du

Aurtengo lehen sei hilabeteetan, 10,2 milioi sesio izan dituzte HEKIMEN elkarteko webguneek [horietako bat, Maxixatzenena], ia 2011n beste. 2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, %15 eta %30 artean urtero, eta aurtengo igoera %8 ingurukoa izango dela aurreikus daiteke.

Toki komunikabideen erronkak aztergai datorren astelehenean, TOKIKOM Jardunaldietan

  Komunikabideak  Azkoitia

Toki komunikabideen erronkak aztergai datorren astelehenean, TOKIKOM Jardunaldietan

Bost urte beteko dira laster TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zela 21 herri komunikabiderekin, komunikabide txikien panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko ARKO Jardunaldiak egin zirela. Maxixatzen duela ia bi urte batu zen talde horretara. 

Maxixatzenek kazetaria behar du

  Komunikabideak  Azkoitia

Maxixatzenek kazetaria behar du

MAXIXATZENen lan egin nahi al duzu sei hilabetez? Azkoitiarra bazara, idaztea gustuko baduzu, sare sozialetan iaioa bazara eta herri komunikabide batean lan egitea nolakoa den ezagutu nahi baduzu, bidali zure curriculuma azaroaren 24a baino lehen.

Urriko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena

  Komunikabideak  Azkoitia

Aste honetan banatuko du Maxixatzenek urriko alea bazkideen etxeetan. Bitartean hemen duzue aldizkariko edukiekin osatutako aurrerapen bideoa:

Iban Garatek aurkeztuko du gaueko "Gaur egun" albistegia

  Komunikabideak  Azkoitia

Iban Garatek aurkeztuko du gaueko "Gaur egun" albistegia

ETBko askotariko saiotan aritu eta gero, Iban Garatek (Azkoitia, Gipuzkoa, 1982) albistegiak aurkezteko pausoa emango du. Astelehenean hasiko dituzte Euskal Telebistako albistegietako zerbitzuek denboraldi berria, eta egun horretatik aurrera iluntzeko Gaur Egun aurkeztuko du Garatek. Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio fakultatean ikasketak eginak ditu Garatek.

"Kejie ta desditxie" atalerako herritarren ekarpena behar du Maxixatzenek

  Komunikabideak  Azkoitia

Asko dira  Maxixatzenen "Kejie ta desditxie" atala berreskuratzeko eskatu dutenak, baina horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Herriko zerbaiti buruzko iritzia emateko da atal hori, eta herritarrek osatu beharrekoa da. Horregatik, ahal bada, argazki bat eta testu bat behar ditu Maxixatzenek, datorren aldizkarian argitaratzeko.

Azpeitiko Uztarria komunikabidearen salaketa bere egiten du Maxixatzeneko lan taldeak

  Komunikabideak  Azkoitia

Azpeitiko Uztarria komunikabidearen salaketa bere egiten du Maxixatzeneko lan taldeak

Pasa den ostegunean, ekainak 30, Uztarria Komunikazio Taldeko kazetari bat identifikatu zuen Ertzaintzak, herriko plazan Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela. Identifikatzeaz gain, galdeketa egin eta ateratako argazkiak ezabatzeko eskatu zioten, Mozal legearekin mehatxu eginez. Hori dela eta, Maxixatzeneko lan taldeak bere egiten du salaketa, Uztarriako lan talde osoari babesa eta elkartasuna adieraziz. 

Maiatzeko aldizkaria sarean irakurgai

  Komunikabideak  Azkoitia

Maiatzeko aldizkaria sarean irakurgai

Hemen lotura

Maxixatzenen praktikak egin nahi?

  Komunikabideak  Azkoitia

Maxixatzenen praktikak egin nahi?

Kazetaritza, Komunikazioa edo Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak egiten ari diren ikasleek edo ikasketak amaituta dituztenek izango dute Maxixatzenen praktikak egiteko aukera.

Iban Garcia youtuberra: "Gazteek telebista euskaraz ikustea aurrerapauso handia da"

  Komunikabideak  Azkoitia

Iban Garcia youtuberra: "Gazteek telebista euskaraz ikustea aurrerapauso handia da"

Youtuben milaka jarraitzaile dituzte Julen Hernandezek (Donostia, 1992) eta Iban Garciak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1999). Hernandezen kanala HolaJulen da, eta, Garciarena, Despertavlogs. Biek lau urte inguru daramatzate Youtubeko kanalean bideoak jartzen.

Munoandira salto egin dute Azkoitiko historiari buruzko irratsaio berrian

Erabiltzailearen aurpegia   Komunikabideak

Munoandira salto egin dute Azkoitiko historiari buruzko irratsaio berrian

Kontrako Eztarriko estudioetan ekoitzitako "Zakel Zaltuk" irratsaioaren lehenengo zakel aurkezpen zaltun, Historiaurre edota Protohistoriara salto egingo dugu. Munoaundiko aztarnategian oinarrituz, herriko eta bailarako bizimoduak ikertuko ditugu. Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio berri horri hasiera emateko, Xabier "Mamo" Arenaza, "Jaun" Bautista Mendizabal eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak batu gara.

Sarean irakurgai, urtarrileko Maxixatzen

  Komunikabideak  Azkoitia

Sarean irakurgai, urtarrileko Maxixatzen

Urtean 25 euro ordainduta, aldizkaria etxean eroso irakurri dezakezu. Bazkide egiteko formularioa: http://maxixatzen.eus/bazkidetza/

Kalean da otsaileko Maxixatzen

  Komunikabideak  Azkoitia

Kalean da otsaileko Maxixatzen

Dagoeneko hasi dira banatzen otsaileko Maxixatzen. Kejie ta desditxie, bertsoak, Azkoitiko Caritas, Inauterietan urtero mozorrotzen diren talde ezagunak, errezeta, Realeko Eurree peñakoen elkarrizketa... Atal horiek eta askoz gehiago irakurri ahal izango dituzte bazkideek otsaileko Maxixatzenen. Guztira 635 bat aldizkari banatuko dituzte bazkideen etxeetara. Izan ere, herri komunikabidearen proiektua hasi zenetik, 2015eko maiatzetik, 257 herritar gehiago egin dira Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkide. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik. Urtean 25 euro ordainduta, Azkoitiko euskara elkartea babestu nahi duenak, hona hemen bazkide egiteko formularioa.

Maxixatzen.eus mugikorrerako egokitu dute

  Komunikabideak  Azkoitia

Maxixatzen.eus mugikorrerako egokitu dute

Aurrerantzean Maxixatzen.eus-era mugikorretik edo tabletetik sartzen diren irakurleek, azken artikuluak modu kronologikoan irakurri ahal izango dituzte, gailu horietarako egindako moldaketei esker. Duela hilabete bat hasi ziren aldaketekin, eta dagoeneko bukatu dute menuko atal guztiak moldatzea. 

Banatu dute urtarrileko Maxixatzen

  Komunikabideak  Azkoitia

Banatu dute urtarrileko Maxixatzen

Kalean da dagoeneko urtarrileko Maxixatzen. Bazkideek bakarrik jasotzen dute hilero aldizkaria etxean, eta guztira 600 aletik gora banatu dituzte. Urtean 25 euro ordainduta, herriko euskara elkartea babestu nahi duenak, hona hemen bazkide egiteko formularioa.

Facebooken 1.000 atsegite Maxixatzenek

  Komunikabideak  Azkoitia

Facebooken 1.000 atsegite Maxixatzenek

Facebook sare sozialean 1.000 lagunen babesa izatea lortu dugu bederatzi hilabetean. Mila esker guztioi!