Nor gara

  1. Maxixatzenen oinarriparrak
  2. Euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dugun eta egingo dutenen elkartea gara.
  3. Euskarak Azkoitian galdu dituen funtzioak berreskuratzeko bidean, herriko datu soziolinguistikoak eta hizkuntz ekologiaren printzipioak ditugu oinarri.
  4. Hizkuntza batek bizi ahal izateko behar dituen une eta guneak sortu, elikatu eta berritzea dugu helburu.
  5. Hizkuntz dinamikak oinarri hartuta ditugun eskubide eta arduren inguruko formazioa etengabea ezinbesteko zaigu.
  6. Egun ditugun gune hegemonikoei eutsi eta berriak sortzen jarri dugu indarra.
  7. Eleaniztasun iraunkorraren alde egingo dugu. Azkoitia eleanitza bai, baina euskara hizkuntz hegemoniko dela.
  8. Kultur sorkuntzak eta kontsumoak hizkuntz komunitatearen motibazio, ezagutza eta erabileran duen eraginaz jabetuta, proiektu osoaren giltzarritzat hartuko dugu eta lehentasunez landu.
  9. Jarrera politikoa dugu, ez alderdikoia. (Jarrera politikoa= hizkuntza dinamiketan eragin nahi dugu)
  10. Euskalgintzako bilgune izateko bokazioa daukagu eta euskararen garapen osorako bidean eragile.
  11. Herri mailako zein herriz gaindiko eragileekin elkarlanerako prest egongo gara beti oinarrietan ados bagatoz.
  12. Nazio mailako proiektu bateko (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa) parte den herri mailako elkartea gara.