Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

  Festak  Azkoitia

Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

Umore Ona Elkarteak, Udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako entseguak astelehenean, martxoaren 27an, hasiko dira. Egun horretan egingo da kantineren zozketa. 

Gehiengoak nahiago du mozorroen sari banaketa aurreratzea

  Festak  Azkoitia

Gehiengoak nahiago du mozorroen sari banaketa aurreratzea

Maxixatzenek egindako azken inkestan, erabiltzaileak inauterietako mozorro lehiaketaren sari banaketa aurreratzearen alde agertu dira.

Baztarrialdeko jaiak ospatzen ari dira auzoan

  Festak  Azkoitia

Ostiral iluntzean mus txapelketarekin eman zioten hasiera Baztarrikaldeko jaiei, eta gaur, zapatua, umeen jolasak, txokolatada eta Isidro Erretegiaren Sariko zaldi probak izan dira auzoan. 

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Baztarrikaldeko jaiak asteburuan

  Festak  Azkoitia

Baztarrikaldeko jaiak asteburuan

Baztarrikaldeko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, eta hiru egunetarako egitaraua prestatu dute: 

Martxoak 1, Aingeru Guardako Eguna

  Festak  Azkoitia

Martxoak 1, Aingeru Guardako Eguna

Urtero bezala, Aingeru Guardako Egunez hiru meza izango dira gaur ermitan: 10:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Eguraldia lagun, ehunka herritar bertaratu dira ermitara, meza entzutera eta erroskilak erostera. 

'Zoltar la maquina que predice el futuro', Amish eta Ibai Ondo taberna garaile

  Festak  Azkoitia

'Zoltar la maquina que predice el futuro', Amish eta Ibai Ondo taberna garaile

Aurtengo Mozorro Lehiaketan guztira 24 izen-emate egon dira: zortzi talde handi, bederatzi talde txiki eta zazpi taberna. Azkenean, "Zoltar la maquina que predice el futuro", Amish eta Ibai Ondo taberna nagusitu dira. Udalak 1.700 euro banatu ditu sarietan. Hona hemen sailkapenak eta argazkiak:

Giro bikaina Azkoitiko karnabaletan

  Festak

Azkoitiarrek argi erakutsi dute imajinazioak ez duela mugarik. 

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Gaztetxoek mozorrotuta gozatu dute Elkarguneko dantzaldian

  Festak  Azkoitia

Artxamendi topalekuak antolatuta, 12-17 urte arteko gaztetxoek DJ Xabi Fest-ekin dantzatu dute mozorrotuta gaur iluntzean, Elkaguneko aretoan. 200 bat gazte bertaratu dira. Hona hemen dantzaldiko irudiak:

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Hasi dira inauteriak Azkoitian

  Festak  Azkoitia

Euriarekin eman diote hasiera desfileari Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko haurrek. Hala ere, gerora atertu du eta giro bikainean zeharkatu dituzte herriko kaleak txarangaren laguntzarekin. Hemen gaurko desfilean ateratako argazkiak:

»» Ikusi argazki guztiak (186)

Inauterietan, barrakak Trenbidearen Zumardian

  Festak  Azkoitia

Inauterietan, barrakak Trenbidearen Zumardian

Inauteriak direla-eta, Udalak umeentzat hiru barraka jarriko ditu Trenbidearen Zumardia kaleko plazan. 

Inauteriak direla-eta, geltoki aldaketak Lurraldebusen zerbitzuetan

  Festak  Azkoitia

Inauteriak direla-eta, geltoki aldaketak Lurraldebusen zerbitzuetan

Inauteriak direla eta, Lurraldebusen autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira Tolosan, Eibarren eta Donostian. Hemen informazioa:

Iragarri dute inauterietako egitaraua

  Festak  Azkoitia

Iragarri dute inauterietako egitaraua

Badator urteko astebururik koloretsuena. Hona hemen otsailaren 24rako eta 25erako Udalak prestatu duen egitaraua:

Gaztetxoentzat mozorro lehiaketa antolatu du Artxamendi Topalekuak

  Festak  Azkoitia

Gaztetxoentzat mozorro lehiaketa antolatu du Artxamendi Topalekuak

Gazteria sailak, Artxamendi Topalekuaren eskutik, inauterietako jaialdia antolatu du aurten ere DBHko ikasleentzat. Mozorro lehiaketa eta dantza erakustaldia izango dira Elkargunean otsailaren 24an, ostiralean, 21:30etik 23:30era.

Mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik

  Festak  Azkoitia

Mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik

Inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izena eman daiteke, gaurtik otsailaren 24ra bitartean. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek udaletxeko Harrera bulegoan eman beharko dute izena.

Santaeskean ibili dira Xabier Munibe ikastolako ikasleak

  Festak  Azkoitia

Zapia lepoan eta makila eskuan, santaeskean ibili dira herriko kaleetan zehar Xabier Munibe ikastolako ikasleak, Santa Ageda bezpera behar bezala ospatzeko. 11:00etan udaletxeko areto nagusira joan dira alkateari koplatan zenbait eskaera egitera, eta alkateak ere koplatan erantzun die ikasleei. 

Floreagako ikasle ohien batasunaren festa eta bazkaria

  Festak  Azkoitia

Floreagako ikasle ohien batasunaren festa eta bazkaria

Floreagako 1938-47 urteen arteko ikasle ohien batasunaren festa izan zen urtarrilaren 29an, On Boscoren jaiaren bezperatan. Eguerdiko meza entzun zuten Floreagan, eta ondoren, urtero bezala talde argazkia atera eta Hotel Loiolara joan ziren bazkaltzera. 33 lagun bildu ziren bazkaltzen.

On Bosco jaia ospatuko dute Floreaga ikastetxean

  Festak  Azkoitia

On Bosco jaia ospatuko dute Floreaga ikastetxean

Floreaga ikastetxean hainbat ekintza antolatu dituzte On Boscoren eguna ospatzeko, urtero egin ohi duten bezala. San Joan Bosco 1888ko urtarrilaren 31n hil zen.