Arrazoiz beteta gaude

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Maiatzaren 7a gainean dugu, eta Azkoitiko “Urrats” herri mugimendu kementsua azken txanpara heldu da autodeterminazioaren inguruko herri-galdeketaren antolaketan, aurrez beste mota ezberdineko ekintza ugari egitaratu ondoren. Egun horretan herritarroi egingo zaigun galdera oso garbia da, “Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?”. Hor aukera zer nahi dugun adierazteko, politika konbentzionalaren ajeak alde batera utzi eta bakoitzak bere ikuspegi ezberdinekin, herritarren parte-hartze zuzenari lekua eginez. Orain norbanakoak badu erantzukizun bat.

Girotze festa eta argazki erraldoia

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Girotze festa eta argazki erraldoia

11 egun falta dira erabakiaren egun handirako. Motorrak berotze aldera, GIROTZE FESTA antolatu dugu larunbat honetarako. Besteak beste, argazki erraldoia aterako dugu Herriko Plazan. Herritar guztiei egiten diegu dei bertaratzeko.

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Maiatzaren 7an botoa eman ezin duenak, aurretik emateko aukera izango du. Apirilaren 24tik maiatzaren 5era aurretiazko botoa eman ahal izango da, Gure Esku Dagoren lokalean (Berdura Plazan).

Erabakiaren murala

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Erabakiaren murala

Udane Juaristi artista azkoitiarrak ere bat egin du erabakiaren aldeko olatuarekin. Berak ongien dakien moduan babestu du maiatzaren 7ko herri galdeketa; mural bat margotu du, galdeketan parte hartzeko deia eginez azkoitiar guztiei.

'ERABAKI', Urratsen abestia, entzungai!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hemen da herriko hainbat musikarik erabakitzeko eskubidearen alde egindako kantua. Lan zoragarria. Urrats taldetik, eskerrik asko denoi.

Xabi Arrieta: 'Entzule orok entzuteko moduko abestia sortu dugu'

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Erabaki' abestia bi egun barru erakutsiko dizuegu. Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute, eta jada prest dago. Maiatzaren 7an joko dute jendaurrean, herri galdeketa egunean.  Xabi Arrieta kantuaren sortzaileetako batekin egon gara.

Herri galdeketa egunerako lanak, banatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herri galdeketa egunerako lanak, banatuta

Herritar ugarik eman dute izena maiatzaren 7ko herri galdeketaren antolaketan lan egiteko: 70 herritar baino gehiagok. Era askotako lanak egongo dira, eta atzo egin genuen lan banaketa, zozketa bidez: mahaikideak nortzuk izango diren, alde batetik, eta hauteslekuetan bestelako lanetan arituko direnak, bestetik.

M7 kartelak etxeko balkoietan jartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia

M7 kartelak etxeko balkoietan jartzeko deia

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako atzera kontaketa hasi da. Mezua ikusgarri egiteko laguntza eskatu nahi diegu herritarrei. Jar ditzagun M7 kartelak etxeko balkoietan, eta zabal dezagun mezua herri osoan.

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Herri galdeketa antolatzeko gakoa auzolana izan da orain arte, eta azken txanpan ere, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren 7koa behar bezala antolatzeko LAGUNTZAILEAK behar ditugu. Gaurko bileran emango ditugu azalpen guztiak.

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Maiatzaren 7ko herri-galdeketa eguna gainean dugu. Festa egun handia izango da, baina lan asko ekarriko du, eta guk bakarrik ezin izango dugu dena egin.