Beste bizitza batean -3-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Heldu ginenez geroztik hantxe bizi ginen, baso erdian, muino bateko zirrikitu ilun ospel batean. Hantxe zegoen, izan ere, gure bizitoki berria; edo zaharra, aita-amek ziotenaren arabera. Muino handia esaten zioten haiek.

Beste bizitza batean -2-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Gogoan dut bazeudela hamabi eserleku ere, guztiak hiru hankadunak, gure neurrira eginak, gutako txikienetik handienera. Beste mahai txiki borobil bat ere bazen, enbor beretik ateratakoa, eta lurrean zumezko azpikoa, ipurdia ez hozteko; hantxe jaten genuen guk, etxeko txikienok. Gelaren beste aldean, berriz, abereak zeuden. Gutxi ziren, gure sabela betetzeko lain.

Beste bizitza batean -1-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

-Kontatuko al didazu berriz, aita?

-Ezta pentsatu ere! Nekatuta nago, eta oso berandu da.

-Mesedez, aita, mesedez! Beste behin bakarrik.