'Caballo dinero', 'El Círculo' eta 'Ardiak eta Otsoak' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 17a, 11:00

Asteburu honetan hiru film eskainiko dira Baztartxo antzokian. Caballo Dinero, El Círculo eta Ardiak eta Otsoak filmak eskainiko dituzte.

 

Ostiralean zine forumaren txanda izango da. Caballo Dinero filma eskainiko dute 22:00etan hasita. Pedro Costaren filma Portugalgo Lisboa hiriko auzo batean kokatzen da. Bertako bizilagun baten inguruko kontuak azaltzen ditu.

 

 

Zapatuan, 22:00etan, El Círculo filmaren lehen emanaldia izango da. James Ponsoldt zuzendariarena da filma. Círculo interneteko enpresarik esanguratsuenean hasiko da lanean Mae Holland. Badaki, bizitzako aukerarik handiena duela enpresa berrian lanean hasita. Igandean, 19:30ean, eta astelehenean 20:00etan izango dira filmaren gainerako emanaldiak. Azken hori ikuslearen eguna izango da.

 

 

Igandean, umeentzako euskarazko film baten txanda izango da. 17:15ean, Ardiak eta Otsoak filma emango da Baztartxon. Andrey Galat eta Maxim Volkov zuzendarien filma, artalde eta otso talde baten arteko tirabirak ditu erdigunean. Ardiak pozik bizi dira, otsoak azaltzen diren arte.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide