Hidrogeno ihesa izan da Plaza Ondo jubilatuen elkartean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 9a, 12:33

Udaltzaingoak Maxixatzeni adierazi dionez, Plaza Ondo jubilatuen elkarteko tabernan hidrogeno ihesa izan da eguerdiko 12:00ak aldera. 

 

Udaltzaingoak eraikinaren lau solairuetako bulegoetan zeuden pertsonei berehala irteteko agindua eman die –AEK, Maxixatzen, Herrixen, Kontsumo bulegoa eta Plaza Ondo jubilatuen elkartea daude han, besteak beste–. Ondoren, suhiltzaileak tabernara bertaratu dira eta inolako arriskurik ez zegoela baieztatu ondoren, normaltasunera itzuli da egoera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide