'Gidariak alkoholaren eta drogen eraginpean' hitzaldia ostiralean, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 3a, 10:01

Ostiral honetan, 18:30ean, "Gidariak alkoholaren eta drogen eraginpean" hitzaldia izango da Elkarguneko Oteiza Aretoan.

 

Gidatzerakoan alkoholak eta drogek duten eragina izango da hizpide hitzaldian. Horretarako, Virtuss Adicciones zentroko bi terapeuta gonbidatu dituzte. Bidelagun izango dituzte Urola Kostako Ertzaintzako bi kide, errepidean egiten diren probak eta ondorioak azaltzeko. Hitzaldia irekia da herritar guztientzat. Etxaniz autoeskolak, Virtuss Adicciones zentroak eta Urola Kostako Ertzaintzak antolatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide