Beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroa

Maxixatzen.eus 2017ko api. 28a, 09:56

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan izan behar diren pausoak ezagutuko dituzte eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo dute.

 

Maiatzean hasiko den ikastaroak, hiru asteko iraupena izango du eta 09:30etik 13:30era izango da. Formakuntza, batez ere, langabetuei bideratuta egongo da. Maiatzaren 2an ikastaroaren aurkezpena egingo dute Intsausti jauregian.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, lan sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantzatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide