Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igandean

Maxixatzen.eus 2017ko api. 27a, 10:00

Igande honetan Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Txalkor Txistulari Elkarteak antolatuta, Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen  laguntzarekin.

 

Dantzari eta musikarien artean 250 lagun baino gehiagok hartuko dute parte. 11.00etan kalejira egingo dute eta 11.45etik aurrera dantza erakustaldiak eskainiko dituzte Balda Plazan eta Eliza atarian, Herriko Plazan emanaldia eman aurretik.

Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi Musika Eskolako dantza taldeak hartuko dute parte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide