Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak, apiriletik ekainera

Maxixatzen.eus 2017ko api. 19a, 10:23

Udalak emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu apiriletik ekainera bitartean. Guztira hiru ikastaro eskainiko dituzte Elkargunean.

 

Gure emozioak nola gobernatu ikastaroa izango da lehena, Pepa Rojo emakumeen ahalduntzean aditua den psikologoak zuzenduta. Apirilaren 27tik maiatzaren 31ra arte sei saio egingo dituzte Elkargunean. Saio horiek asteazkenetan izango dira, 15:00tik 17:00etara.

Batukada Feminista ere egingo dute. Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok zuzenduko dute bigarren ikastaroa. Guztira bi orduko lau saio egingo dituzte: maiatzaren 10ean eta 24an, eta ekainaren 7an eta 21ean. Ekintza hau ere asteazkenetan Elkargunean burutuko dute, 17:30tik 19:30etara.

Azken ikastaroa pailazo eta ipuin kontalari lanak egiten dituen Virginia Imazek zuzenduko du. Generoa, emozioak eta umorea izenpean bi saio gidatuko ditu Oihulari Kolwn antzerki konpainiaren sortzaileak. Maiatzaren 13an, 10:00tik 14:00etara eta 15:30tik 19:30etara izango da saioa, eta maiatzaren 20an 10:00tik 14:00etara. Ikastaro hori ere Elkargunean izango da.

Hiru ikastaro horietan izena emateko epea apirilaren 21ean amaitzen da. Udaletxeko harrera bulegoan eman behar da izena. Udaletik jakinarazi dutenez, ikastaroetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide