maxixatzen.eus

'Elle', 'Life' eta 'Ederra eta Piztia' filmak asteburuan, Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

Asteburu honetan hiru film emanaldi izango dira Baztartxo antzokian. "Elle", "Life", eta "Ederra eta Piztia" filmak eskainiko dituzte ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean.

 

Ostiralean, "Elle" zine foruma eskainiko da Baztartxon, 22:00etan hasita. Paul Berhoeven zuzendariak gidatutako filmean, Michelek, bideo-joko enpresa bateko exekutiboak, mendekua aurkituko du bere etxea norbaitek modu bortitz batean erasotu ondoren.

 

 

Zapatuan, aldiz, Daniel Espinosak zuzendutako "Life" filma eskainiko dute antzokian. Asteburuko bigarren filma ere 22:00etan hasiko da. Gizakiak historian egindako aurkikuntzarik handiena egitear dira Nazioarte Espazio Estazioko sei kide. Film hori igandean 19:30ean, eta astelehenean ere eskaniko da. Astelehenekoa ikuslearen eguna izango da, eta ohi bezala, filma 20:00etan hasiko da.

 

 

Igandean, lehenik, Bill Condon zuzendari estatubatuarrak zuzendutako "Ederra eta Piztia" eskainiko dute. 17:00etan hasiko da haurrei zuzendutako filma, eta Disney etxearen pelikula irudi errealez egokituta dator oraingo honetan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa