Amaitu dute Euskara Plus programaren lehenengo ikastaroa

Maxixatzen.eus 2017ko api. 12a, 14:17
Argazkian, Euskara Plus programaren lehenengo ikastaroa amaitu dutenak.

Diploma bana jaso dute Euskara Plus programaren baitan aurten antolatutako lehenengo ikastaroko partaideek. Euskara ez dakitenei zuzendutako egitasmoa da eta lanerako euskara gaitasuna aktibatzen laguntzea du helburu, bide batez, Azkoitian lehenengo hitzak euskaraz egiteak duen garrantziaz jabetuz.

 

Banaiz Bagara elkarteak koordinatzen ditu eta 20 edo 30 orduko ikastaro trinkoak izaten dira, beti lana eta hizkuntza uztartuz. Oraingoan etxeko lanen ingurukoa egin dute eta maiatzean bigarren bat antolatuko da pertsona nagusien zaintzaren bueltan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide