'Mañana empieza todo' filma asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko api. 12a, 09:26

Asteburu honetan "Mañana empieza todo" filma emango dute Baztartxo antzokian. Ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean eskainiko da Hugo Gelin zine zuzendari frantzarriak gidatutako filma.

 

Ostiralean eta zapatuan 22:00etan eskainiko da filma. Igandean, berriz, bi saio izango dira: lehena 17:15ean izango da, eta bigarrenam 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan hasiko da emanaldia.

Inolako ardurarik gabe bizi da Samuel izeneko mutila Frantzia hegoaldean. Egun batetik bestera, ordea, bizitza aldatuko zaio aspaldiko bikotekide batek hilabete gutxiko haurra bere esku uzten duenean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide