maxixatzen.eus

Arkaitz Iraetak irabazi du Enkanterri Extreme Trails

  Kirola  Azkoitia

Arkaitz Iraeta Agirre azkoitiarrak irabazi zuen joan den zapatuan Zaramillo (Bizkaia) inguruetan jokatu zuten Enkanterri Extreme Trails mendiko proba.

Arkaitz Iraetak irabazi du Enkanterri Extreme Trails
Arkaitz Iraeta azkoitiar korrikalariak irabazi du Enkanterri Extreme Trails. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Guztira, lau modalitate eskaintzen ditu probak, eta Iraieta lehiatu zena Long Trail Enkarterri Extrem izan zen. 08:56:41 denboran amaitu zuen azkoitiarrak, bigarrenari ia 10 minutuko aldea aterata. Long Trail 68 kilometroko lasterketa da, 4.500 metroko garaierarekin. 

 

Bestalde, Imanol Aleson azkoitiar korrikalaria Ultra-Trail Enkarterri Extrem proban lehiatu zen egun berean. 15. postuan sailkatu zen, 15:38:52 denborarekin. Guztira, 85 kilometro eta 5.860ko altuera ditu Ultra-Trail lasterketak.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa