ETAren armagabetze ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2017ko api. 6a, 15:25

Datorren zapatuan, apirilaren 8an, ETAren armagabetze ekitaldia izango da Baionan. Bakearen artisauek egindako deiari erantzunez, ekitaldira joateko autobusa antolatu dute Azkoititik. 

 

Autobuserako izen-ematea zabalik dago ostiral gauera arte, Zakela tabernan. Zapatuan 10:45ean irtengo da autobusa Aizkibel liburutegiaren aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide