XXIV. Azkoitia-Azpeitia Lasterketa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 1a, 17:46

Aurten 867 kide abiatu dira Diego Garciaren omenezko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. 

 

Urtero bezala, Diego Garciaren omenez egindako aurreskuarekin eman diote hasiera lasterketari. Ondoren, Iker Amutxastegi, duela egun batzuk istripuz hil zen gaztea ere gogoan izan dute, lasterketan irtetekoa baitzen 41. dortsalarekin.

Joseph Kiprono Kiptum keniarra (01: 00: 37) eta Desi Jisa bahraindar sortzez etiopiarra (01:09: 25) izan ziren maratoi-erdiko irabazleak. Gizonetan Titus Kipjumba Mbishei keniarra izan zen bigarrena (01:01:03), eta Elias Kibret Mola etiopiarrak (01:03:22) osatu zuen. Emakumeetan, berriz, Stacy Jepkemoi Ndiwa keniarra izan zen helmugara iristen bigarrena (01:10:09) eta Beatrrice Mutai keniarra hirugarrena (01:10:38).

Azkoitiarren dagokionean, Imanol Larrañaga izan zen maratoi-erdian lehena. 01:11:55ean egin zituen Azkoititik Azpeitirako 21 kilometroak, sailkapen nagusian 22. postuan geldituz. Lasterketa motzean, aldiz, lehen azkoitiarra Aitor Madrazo izan zen. 0:26:47ean egin zuen bere ibilbidea, eta sailkapen nagusian bigarren postuan amaitu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide