Geltoki aldaketak asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 31a, 12:17

Asteburuan izango diren lasterketek eragina izango dute errepidean, eta autobus geltokietan hainbat aldaketa egingo dira.

 

Apirilaren 1ean, larunbatean, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko ospatuko da. Hori dela eta, geltoki aldaketak aurreikusten dira. Ermutik 16:40ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Autobusa sahiesbidetik joango da eta geltokiak Altzibarko biribilgunean eta Txeloian izango dira. Zumaiatik 16:45ean irteten den zerbitzuak ere ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak Etxe Zuri eta kanpoko igerilekuaren arteko bidegurutzean eta Altzibarko biribilgunean izango dira. Lasterketak irauten duen bitartean, atzerapenak aurreikusten dira.

Apirilaren 2an, bestalde, Donostiako Maratoi Erdia ospatuko da. Hori dela eta, geltoki aldaketak aurreikusten dira Donostian. Donostiatik 09:05ean, 11:05ean eta 13:05ean irteten diren zerbitzuek geltoki bakarra izango dute: Donostiako Autobus Geltokia. Bertan behera gelditzen dira Askatasunaren Hiribideko geltokia eta Antiguoko geltokiak (Zumalakarregi eta Tolosa Etorbidekoak). Autobus Geltokian, 15 minutu egongo da zain autobusa.

Informazio gehiago loturan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide