Xabier Munibe eta Iraurgi txapeldun Xabier Sagarzazu Txapelketaren agurrean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 26a, 15:16
Maila handiko futbol partidak ikusi dira Floreagan.

XXX. Xabier Sagarzazu Txapelketaren azken edizioa jokatu da gaur, igandea, Floreagan. Azkoitiko eta Azpeitiko neska-mutilek hartu dute parte, eta eguraldiak lagunduta, ez da emoziorik falta izan futbol partidetan.

 

Xabier Sagarzazu txapelketaren azken edizioa jokatu dute Azkoitiko eta Azpeitiko gaztetxoek, Floreagako Guraso Elkarteak eta familiak hala erabaki ostean. Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea izan da txapelduna nesketan Floreagari irabazita, eta mutiletan Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak jaso du txapeldunaren garaikurra Karmelo Etxegarai Ikastolari irabazita.

Sari banaketa egin ostean, omenaldia egin zaie familiako kideei. Aurreskua eskaini diete lehenik, eta ondoren Realeko jokalari ohiek Sagarzazu izena zeraman kamiseta oparitu diote familiako kideei. Amaieran etxekoek eskerrak eman dizkiete guztiei, bereziki 30 urtetan txapelketa antolatzen jardun dutenei.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide