Minbizia duten haurren aldeko festa egin dute Floreagan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 25a, 18:36

Haur minbiziaren aurkako festa egin dute Floreagan Ioritzi, leuzemia duen haur azkoitiarrari, elkartasuna adierazteko. Hainbat ekintza izan dira goizean eta arratsaldean zehar.

 

Hasiera batean Plaza Nagusian eta Balda plazan ziren izatekoak ekitaldiak, baina euriaren ondorioz Floreagako pilotalekuan antolatu behar izan dute eguna. Goiza 10:30ean hasi dute Amaia Puertas "Gu ta Gutarrak" saioko kidearen partaidetzarekin.

Herriko gaztetxoek puzgarriekin gozatu ostean, 18:30ean amaitu da festa. Jokin Sudupe bertsolariak bertsoak eskaini ditu lehenik, eta txokolatadaren ondoren Etxaniz trikitilarien doinuekin itxi dute eguna. Antolatzaileek Udalari, Atracciones Sanzi eta ekitaldietan parte hartu duten gainerako protagonistei eskerrak eman dizkiete.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide