Hainbat ekintza aurtengo Bebarruko Jardunetan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 23a, 10:51
Bebarruko Jardunek.

Martxoaren 22tik maiatzaren 3ra, udaberriko Bebarroko Jardunek antolatu ditu Matadeixek. Aurtengo egitarauan kontzertuak, zinema zikloa eta tailerra eskainiko dituzte.

 

Kontzertuei dagokienez, Luma, Octuvre, Muskulo, Cesped de Verdad, Los Cosmeticos, Daniel Ardura eta Ibon Rg taldeek joko dute Matadeiko oholtzan.

Zinema zikloa, berriz, Lente argazkilaritzari buruzkoa izango da, martxoaren 29tik maiatzaren 3ra.

Azkenik, argazki tailerra antolatu dute Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrarekin. Colodion hezeari buruzko ikastaroa emango du, eta ikastaroan parte hartzeko aurrez mezua bidali beharko da helbide honetara: mataderoekintzak@gmail.com.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide