Passepartout, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 21a, 16:51

Gaztea irratiak antolatzen duen Maketa Lehiaketaren bozketa faserako sailkatu da Passepartout musika taldea. Epaimahaiak hogei lan onenak aukeratu ditu, eta horien artean dago talde azkoitiarra. Orain entzuleek aukeratu beharko dute euren gustuko abestia, martxoaren 28a baino lehen.

 
Gaztearen XXVI. Maketa Lehiaketa bozketa fasean da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak, eta orain entzuleen txanda da. Guztira 80 taldetik gora aurkeztu dira, eta 20 hogei talderen artean dago talde azkoitiarra. Passepartout taldeak Belatz kantua aurkeztu du Gazteako Maketa Lehiaketara, eta goiko postuetan dago oraingoz bozketa fasean. Gaur hasi eta zortzi egunez, hots, martxoaren 28ra arte, entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko aukera izango dute. 
 
Bost talde edo bakarlari lehiatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiko finalean: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru sailkatuko dira. 
 
Esperientzia asko duten talde kideak dira Passepartout osatzen dutenak. Pop Rock alternatiboa nabarmentze da boskotearen doinuetan. Bozkatu hemen.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide