Haur minbiziaren aurkako festa, larunbatean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 20a, 11:58

Larunbat honetan, haur minbiziaren aurkako festa egingo dute Azkoitian. Goizez zein arratsaldez hainbat ekitaldi egingo dituzte Ioritzi, leuzemia duen haur azkoitiarrari, elkartasuna adierazteko.

 

Atracciones Sanzek antolatuta, eta Udalak lagunduta, haur minbiziaren aurkako festa goizeko 10:30ean hasiko da. Amaia Puertas eta Egoitz Txurruka Gu ta Gutarrak saioko protagonisten partaidetzarekin ekingo zaio egunari. 14:30etara arte izango dira ekitaldiak goizez.

Arratsaldean ere izango da zer ospatu. Goizean bezala, arratsaldean ere puzgarriak, txu-txu trena, magoaren erakustaldia eta bertso saioa izango dira Plaza Nagusian eta Balda Plazan, 16:00etatik 18:30etara.

Festa amaitzeko, 18:30ean, Orbela jatetxearen alboan txokolatada egingo dute, eta ondoren trikitilarien kalejira izango da. Egun osoan izango diren ekitaldi guztietan parte hartu ahal izateko, sarrera 5 eurokoa izango.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide