maxixatzen.eus

Doako tailerra Azkoitiko Baratza Parkean

  Besterik  Azkoitia

Martxoaren 22an, asteazkenean, doako tailerra eskainiko dute Azkoitiko Baratza Parkean. Garai nagusirako baratza nola prestatu landuko dute 17:30etatik 19:30etara.

 

2017rako eskaintzen artean sartzen da aktibitatea, eta garai nagusian baratzean sortzen diren hainbat galderari erantzuteko izango da tailerra. Lurra prestatu behar ote den, ongarriztatu behar den, baratzea nola antolatu behar den, zenbat barazki eta zein zein neurritan landu behar diren eta beste hainbat kontu argituko dituzte Furgo Baratzako kideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa