Abaraxka proiektua martxan da

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 17a, 18:04

Hazitik Kooperatibaren Abaraxka proiektuaren irekiera ekitaldia 17:00etan hasi dute Altamirako egoitzan. Herritar ugari gerturatu da proiektuaren nondik norakoak bertatik ezagutzeko.

 

Bertaratu direnei egindako harrerarekin hasi da irekiera ekitaldia, eta ondoren Abaraxka proiektua gehiago ezagutzeko beta izan dute herritarrek, bi bisita gidatu egin baitituzte. Pello Añorga ipuin kontalariak haurrentzat eta helduentzako ipuin kontaketa ere egin du gero. Haurren eraikuntza tailerrarekin amaitu da Abaraxka proiektuaren inaugurazioa.

2015eko uztailean sortu zen Hazitik Kooperatiba, proiektu kolektibo bat izateko eta irabazi asmorik gabeko Kooperatiba izateko ideiarekin. Abaraxka proiektuaren baitan aterpetxea, Mikel Uria jatetxea eta taberna kudeatuko dituzte kooperatibako kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide