Esther Aizpuru irakaslea 'Órdago a pequeña' dokumentalean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 17a, 10:42

Esther Aizpuru irakasle urrestildarra Azkoitiko Urola Ikastolako irakaslea izan da urte luzez, eta igande honetan "Órdago a pequeña" dokumentaleko protagonistetako bat izango da.

 

Aizpuru, beste hainbat euskaldunen artean, Ekuadorrera misiolari gisa joan zen emakumeetako bat izan zen. Dokumentala goizeko 11:00etan emango dute ETB2 katean.

Dokumentalak Euskal Herriko historian garrantzia handia izan duten euskal elizbarrutietako misiolarien lana laburbiltzen du, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide