maxixatzen.eus

Zamalanetarako bakarrik utzi daiteke autoa Kale Nagusian

  Hirigintza  Azkoitia

Kale Nagusia 62. zenbakian eta Ikurriñaren Plazan zamalanetarako bakarrik utzi daiteke autoa, eta herritarrei neurri hori ohartarazteko, marra horiak margotu dituzte lurrean aste honetan.

 

Lehendik ere horretarako bakarrik erabiltzeko aukera zegoen arren, antza ez zen neurri hori behar bezala betetzen.

Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Herriko Plazan ordubeterako bakarrik utzi daiteke gehienez ibilgailua. Aurrerantzean erabiltzaileen kontrola areagotuko dutela ohartarazi dute.

Neurri horrekin autoen errotazioa egotea dute helburu, eta bidez batez, baita Kale Nagusian ibilgailu gutxiago pilatzea ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa