Ezustekoa Altzibarreko etxebizitza batean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 15a, 21:07

Udaltzaingoak Maxixatzeni azaldu dionez, 20:15 inguruan jaso dute bizilagun baten deia, antza Altzibar etorbideko 11. etxebizitzako sukalde batean lapikoa erre delako. Kea atera da leihotik, baina ez da izan ezer larria. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu badira ere, ordu honetan (21:10) ohiko egoerara itzuli da auzoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide