Bizenta Mogel elkartearen hitzaldiak, gaur hasita

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 15a, 09:13
Elkarteko kideak irudian. / Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Bizenta Mogel Elkarte Sozio-kulturalak 2017. ikasturteari dagozkion hitzaldiak egingo ditu gaur arratsaldean hasita. Gaur, martxoaren 22an eta 29an izango dira antolatutako hitzaldiak, eta aurtengo ikasturtea Bilboko Arte Ederren Museora egingo den ibilaldiarekin amaituko dute.

 

Hiru hitzaldietatik bi Elkargunean egingo dira, 15:30ean hasita. Jexux Mari Mujika, EUTGko etika irakaslearen solasaldiarekin hasiko dituzte gaur hitzaldiak. "Askatasuna eta askatasunak" gaiaren inguruan egingo du solas.

Martxoaren 22an, asteazkenean, Juan Bautista Mendizabalek "Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia Gure historiaren espresioa" gaia landuko du. Hitzaldi hau Parrokian izango da.

Azken hitzaldia, berriz, Xabin Zabaleta hizlariak eskainitakoa izango da. "Oinordekotzen Inguruko Euskal Lege Berria: Testamentua egiteko oinarrizko aholkuak" gaiaren inguruan hitz egingo du Zabaleta abokatuak.

Apirilaren 5ean Bilboko Arte Ederren Museora egingo dute irteerarekin amaituko dute aurtengo ikasturtea. Irteera Eroski aurrean izango da, 14:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide