Xabier Zaldua garaile Luis Txapartegiren aurkako apostuan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 13a, 10:46
Xabier Zalduak irabazi zuen apostua. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Xabier Zaldua Zumarragako aizkolariak Luis Txapartegik baino bost minutu eta berrogeita hamar segundo gutxiago behar izan zituen 20 kana-erdiko enbor ebakitzeko.

 

Gurea pilotalekura jende asko bertaratu zen aizkora apostua ikustera, 500 pertsona baino gehiago. Zalduak enbor guztietan Txapartegik baino denbora gutxiago behar izan zuen enborrak ebakitzeko, eta amaieran ia sei minutuko aldea atera zion zumarragarrak Aizarnako aizkolariari. Zalduak jokoan zeuden sei mila euro irabazi zituen.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide