Herritar batek idatzitako kexa: 'Non daude motor munduko kirolariak?'

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 11a, 09:26

Nire kexa Azkoitiko Udalari buruzkoa da; zehazki, kirol sailari buruzkoa. Urtero moduan, urteko kirolari onenaren sariak banatu zituzten joan den urteko abenduaren 16an, eta, urtero legez, kanpoan utzi dituzte rallyetan eta moto-krosetan aritzen diren azkoitiar kirolariak. 

 

Inguruko beste herri batzuetan saritzen dituzte kirol horietan jarduten duten kirolariak ere, baina badirudi hemen ez direla gogoratu ere egiten Azkoitian ere baditugula rallyetan eta moto karreretan parte hartzen duten kirolariak. Eta haiek ere, gainontzeko kirolari guztien moduan, saria eta errekonozimendua merezi dute, nik uste.

I.B.Z

Urtarrileko Maxixatzen aldizkarian argitaratutako herritar baten kexa da hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide