'Aizpurutxo' eta 'Izer' trikitilariak Euskadi Irratian, 'Geure Kolkotik' lana aurkezten

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 1a, 15:46
Itsaso Elizagoien, Xabier Etxaniz 'Aizpurutxo' eta Iosu Arrizabalaga 'Izer'.

Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Iosu Arrizabalaga Izer soinujole azkoitiarrak Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dituzte gaur goizean. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin argitaratutako diskoaz hizketan aritu dira.

 

Itsaso Elizagoien, Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Iosu Arrizabalaga Izer soinujoleak izan dira FaktorianEuskal Herriko Trikitixa Elkartearekin argitaratutako diskoaz hizketan. 

Xabier Etxaniz Aizpurutxo-k sortutako trikitixan Ainara Saizar eta Huntza taldeko Josune Arakistain izan ditu laguntzaile. "Durangoko Azokan elkarren segidan aurkeztu genituen bi diskak, Geure Kolkotik eta Huntzarena, eta hortxe ikusi zen paradoxa", esan du Etxanizek.

Hemen audioa entzungai. Egin klik argazkian:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide