Orion ehiza eta arrantza elkartearen historia biltzen duen erakusketa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 27a, 17:06

Orion Azkoitiko ehiza eta arrantza elkartea 1948an sortu zen, eta datorren urtean 70 urte beteko ditu. Hasierako garai haiek gogorarazteko, ehundik gora argazki jarri dituzte ikusgai asteburuan elkarteko kideek, Torre Zuri aretoan.

Askotariko argazkiak jarri dituzte: garai bateko herriko ehiztarienak, elkarteko sortzaileenak, tiro eremuetako jaurtitzaileenak, eta abar. 

Datozen hilabeteetarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte: oilagorretara eta arrantzara joango dira eta txori kantarien lehiaketa bat ere egingo dute, besteak beste. Horrez gain, bazkaria egingo dute martxoaren 4an, Izarre Jandalo kantxa muntatu zutenekin. Bazkarirako izena emateko telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 629 53 38 72.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide