Inauteriak 2017

Hasi dira inauteriak Azkoitian

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 24a, 17:09

Euriarekin eman diote hasiera desfileari Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko haurrek. Hala ere, gerora atertu du eta giro bikainean zeharkatu dituzte herriko kaleak txarangaren laguntzarekin. Hemen gaurko desfilean ateratako argazkiak:

Gogoratu gaur gauean eta bihar egun osoan hainbat ekintza izango direla herrian. Ikusi egitaraua, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide